XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DEFINIZIOAKJarraian, liburuki honetan erabiliko ditugun oinarrizko kontzeptu batzuk azalduko ditugu, emaitzen taulak hobeto ulertu ahal izateko.
ETXEBIZITZAEtxebizitzatzat jotzen dira egituraz bereizita eta isolatuta dauden barruti guztiak, baldin eta pertsonak bizitzeko eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitu badira, edo horrela ez bada ere, zentsua egiten den datan benetan bertan norbait bizi bada.
ETXEBIZITZA FAMILIARRAK
Etxebizitza familiartzat jotzen dira egituraz bereizita eta isolatuta dauden gela edo gela-multzo guztiak, baldin eta eraikin bat edo eraikin batetik egituraz bereizita dagoen zati bat okupatzen badute, eta pertsona bat edo batzuk bizitzeko eraiki, berreraiki edo eraldatu badira, eta zentsua egiten den datan ez badira guztiz beste helburu batzuetarako erabiltzen.
Bi motatako etxebizitza familiarrak bereizten ditugu:
OkupatuaFamilia batek urte osoan edo urteko zatirik handienean bertan bizitzeko erabiltzen duen etxebizitza, nahiz eta okupatzaileek ez izan elkarren artean ahaidetasun-loturarik.
Etxebizitza familiar okupatua izateko, nahitaez egoiliarrak izan behar ditu erreferentzi datan baina udalerritik (eta etxebizitzatik) kanpo ere egon daitezke.
HutsaUrteko zati batean baino erabiltzen ez den etxebizitza (bigarren etxebizitza edo sasoiko etxebizitza) edo hutsik dagoen etxebizitza (oro har, errentan uzteko edo salgai dagoelako; edo etorkizunean beste erabilera bat emango bazaio).